Manuela Gómez gure Core Coach-a da. Psikologian lizentziatua da EHUn eta Core Coach gisa espezializatu da Amsterdameko Core Institute-n.
Core Coaching-a psikologiaren, ekialdeko eta mendebaldeko filosofiaren, psikoterapia integratzailearen eta coaching praktika modernoen konbinazioan oinarritzen da.
Ikuspegi honek buru-bihotz konexio batetik abiatutako coaching-a bermatzen du, portaera aldatu eta ereduak hausteko helburuarekin, eraginkortasun pertsonala eta gaitasun profesionala handitzeko.
Entzunez, behatuz eta galderak eginez, entrenatzaileak zuretzako irtenbideak eta erantzunak aurkitzen laguntzen dizu, zer behar duzun ikusaraziz eta zure bizitza hobetzen lagunduz.
Lehenengo gauza hasierako elkarrizketa bat izango da, gehienez ordu eta erdi iraungo duena.
Elkarrekiko ‘klik’ bat dagoela ikusten badugu, ordubeteko iraupena duten elkarrizketa sorta bat antolatzen dugu.
Hitzordu hauek bideo-dei bidez izango dira: Zoom, Whatsapp, Skype edo Meet.
Manuelarekin harremanetan jar zaitezke manuela@corecoach.nl helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Edo, nahiago baduzu, beheko harremanetarako formularioaren bidez edo 946 85 35 59 telefono zenbakira deituz jar zaitezke gurekin harremanetan.
Zure zain gaude!
Core Coaching saioen prezioa:
Eskaintza berezia zuretzat pandemia garaian: % 22,5eko deskontua!
Saio bakoitzeko prezioa 80 € da, orain 62 € zergak barne.
Bidali mezu bat eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu. Dendaren zenbakira ere deitu diezagukezu, 946853559.